XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Morganek Santa Catalinara aurregoardia sendo bat bidaltzea erabaki duenik ba ote dakite?.

- Morrisek, orain untziaren buru denak, ba dakielakoan nago, eta berehalaxe jaitsiko da bertara untziak heldu diren ala ez ikustera.

- Aurkitzen ba ditu, setiapen hau ez da luzerako izango.

- Eta heldu ez ba dira?.

- Orduan, hamburgar maite hori, geure gerrikoak zenbait zuloz kurri arazi egin beharko ditugu urdaila hestutzeko.

- Ez dago bizikairik!.

- Botilak besterik ez dago.

- Horretaz nahikotu beharko!.

- Goazen hemendik tiroka gaitzaten baino lehen.

- Pistolak besterik ez dugula, ezer gutxi egingo dugu su egiten hasten bazaizkigu.

- Entzun al duzu?.

- Bai kainonkadak gero eta urriagoak dira.

Gorbetak itsasora jo bide du.

- Horik behinik behin, onik irtengo dira.

- Gu ere irtengo garela espero dezagun, lagun.

Baztertzera zihoazenean, egur sorta batzuk bizten ikusi zituzten enparantzan eta ezpata muturrean banderaska bat zeraman ofiziale bat aurrera egiten.

Turutari batek segitzen zion.

- Parlamentari bat!- esan zuen Carmaux-ek.

Lehen turutada entzutean, Carmaux eta Wan Stillerrek hartua zeduketeneko leihorantz jo zuen Pierre Pikardoak.

- Erranda gaitezela eskatzera datoz - esan zuen filibustariak -.

Inork ez dezala su egin!.

Ofizialea sarrerako aterik hamar oinetara gelditu zen, ordena turutariak bere soinugailuari hotsa ateratzen zion bitartean.